Osakidetzak osasun zentroetako ordutegiak murriztuko ditu abenduko zubian eta Gabonetan
Gizartea
2023, aza. 29 - 15:11
Eguberrietan Osakidetzak 17.00etan itxiko ditu osasun zentroak. Kasu batzuetan 15.00etan itxiko dira edo itxita egongo dira egun osoan. Aldaketa “baliabide publikoen jasangarritasunean” oinarrituta dagoela dio Lakuak, baina sindikatuek salatu dute murrizketak egiturazko arazoengatik egin direla.