Osakidetzako garbitzaileen aldeko eserialdia egin dute Legebiltzarrean
Gizartea
2023, eka. 09 - 06:06
Osakidetzako garbiketa zerbitzuko langileek bi hilabete luze daramate greban, lan hitzarmena eskatzeko. Gora Garbitzaileak kolektiboa elkartasuna adierazi die grebalariei. Maiatzaren amaieran Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren bulegoa okupatu zuten ere. Ostegun honetako eserialdian Ertzaintzak arrastaka desalojatu ditu. Osakidetzari "beste alde batera begiratzea" leporatu diote.
Jakinarazi dutenez, Eusko Legebiltzarreko sarreran eserialdia eginez Eusko Jaurlaritzaren eta, bereziki, Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren arreta bereganatu nahi izan dute. Taldeak ohartarazi du langile guztiei elkartasuna zabaltzen jarraituko duela.