Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoen eredua berrikusteko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Osasun Sailari
Gizartea
Eusko Legebiltzarrak Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoen (LEP) eredua "berrikustea" eta abian dauden finkatzeko prozesuak amaitzeko eskatu dio Osasun Sailari. EH Bilduk eta EAJk eta PSE-EEk adostutako zuzenketak aurrera egingo du. Zehazki, Osasun Sailari eskatu diote egungo lan eskaintza publikoak finkatzeko prozesuak amaitzeko, baita LEP horien “kudeaketa hobetzeko eta azkar ebazteko neurrietan sakontzeko” ere.
Horrez gain, Osasun Sailari eskatu diote ESI eskualde sanitario integratu bakoitzeko premiak aztertzeko, eta horien arabera hartzeko erabakiak. Azkenik, Osakidetzako langileen kontsolidazioa hobetzeko formulak aztertzeko eskatu dute mahai sektorialean, eta gaur egun lan eskaintza publikoak egiteko deialdien eredua berrikustea ere exijitu dute.