Osakidetzako mahai sektorialean “gutxieneko urrats batzuk” eman direla adierazi dute sindikatuek
Gizartea
2023, eka. 14 - 15:06
Negoziazioak ia urtebete zeraman blokeaturik, baina maiatzean egindako greben ondorioz, asteazken honetan berriro joan dira mahaira. Sindikatuek “aurrerapen txikiak” ikusi dituzte Osakidetzaren partetik %4ko osagarrien ordainketan eta garapen profesionalaren arloan.
Alabaina, “murrizketak, itxierak eta aparteko orduak” iragartzera mugatu da. Halako erabakien atzean osasun sistemaren ezina dagoela uste dute sindikatuek. Osakidetzari eskatu diote “benetako” negoziazio bat hasteko.