Skip to main content

Osakidetzako sindikatuek protestak hasiko dituzte negoziazioa eskatzeko eta osasun publikoa babesteko

Gizartea

2022, abe. 19 - 15:12

SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk, eta UGTk ostegunean Osakidetzako lantokien atarian biltzera deitu dute. Osakidetza demokratizatzeko “Mahai Sektorialaren blokeoa gainditu” behar dela azpimarratu dute sindikatuek.

Elkarrizketarik ez egoteaz gain, Osakidetzako zuzendaritzak “jarrera inposatzailea” duela gaineratu dute. Gogorarazi dutenez, sindikatuak Mahai Sektorialetik altxatu ziren urte hasieran eta uda ostean.

Ezinbestekotzat jo dute langileak eta herritarrak elkartuko dituen mobilizazio dinamikari ekitea. Gabonak igarota, mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi dute.

Hamaika Telebista