Skip to main content

Osakidetzan Lehen Mailako Arreta eraistea salatu dute sindikatuek

Gizartea

Ane Garitaonandia

2023, Maiatza 12 - 04:05
Osakidetzako langileek elkarretaratzeak egin dituzte ostegun honetan osasun zentroen aurrean, Satse, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Elkarretaratzeak maiatzaren 18an eta 19an Osakidetzan deituta dauden bi greba-egunen aurreko mobilizazioen parte dira, eta osasun-langile guztiei babesa emateko deia egin dute.

Haien esanetan, Lehen Mailako Arreta “okerrera” joan da azken urteotan, eta langileei “lan-baldintza eskasak”eskaintzen zaizkie. Ildo horretan, sindikatuek salatu dute negoziazio kolektiboa blokeatuta dagoela. Esther Saavedra Osakidetzako ELAko arduradunaren hitzetan, “Osasun Sailak ez du benetako negoziaziorik egiteko borondaterik”.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista