Skip to main content

Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa salatzeko, elkarretaratzeak egingo dituzte egunero

Gizartea

Oihane Alonso

2022, abe. 06 - 18:12

Hainbat osasun langile Donostiako Ospitaleko erietxearen atarian bildu dira, asteartean eguerdian, elkarretaratzeen berri emateko. Larrialdietako eta Anestesiologiako zerbitzuburuek, hurrenez hurren, hitz egin dute. Goizero, 8:15ean, elkarretaratzea egingo dutela adierazi dute, Donostia Ospitalearen atarian.

Bihar goizean prentsaurreko bat egingo dute Gipuzkoako Sendagileen Elkargoan, eta han emango dituzte beraien salaketen inguruko argibideak.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista