Osakidetzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Plana aurkeztu du Gotzone Sagarduik
Gizartea
2022, abe. 12 - 17:12
Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean izan da gaur Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, Osakidetzan abian jarri duten Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren nondik norakoak azaltzeko.
Zerbitzuen hizkuntzan, laneko hizkuntzan eta sentsibilizazioan eragitea jarri ditu jomugan. Plan berriaren helburu nagusietako bat da herritar euskaldunei euskarazko arreta modu sistematikoan eskaintzea, horretarako, herritarrek beren hizkuntza-lehentasuna adierazi beharko dute Osakidetzako plataforman. 330.000 lagunek eskatu dute dagoeneko euskarazko arreta.
Osakidetzako administrazio kontseiluak urte hasieran onartu zuen plana, eta 2028ra arte iraungo du. Euskara normalizatzeko 2003an hasitako prozesuari jarraipena eman nahi diote modu horretan.