Osasun publikoaren alde bildu dira Gasteizen, Tolosan eta Barakaldon
Gizartea
2025, urt. 16 - 16:01
Osasun Publikoa Aurrera plataformak elkarretaratzeak egin ditu ostegun honetan Gasteizen, Tolosan eta Barakaldon. Lehen Mailako Arretako murrizketekin amaitzeko Osasungintzarako konponbideak eskatzeko bildu dira. Manifestazio hauek otsailaren 1ean EAEko hiriburuetan egingo diren elkarretaratzeen aurretikoak izan dira.