Skip to main content

Osasun publikoaren alde Tolosaldean inoiz egin den mobilizazio jendetsuenetakoa

Gizartea

2023, Maiatza 08 - 10:05
'Tolosaldeko osasungintza egoera larrian. Konponbidea orain!' lelopean hartu dituzte kaleak larunbatean. Salatu dute 12 urte baino gehiago daramatzatela osasun arreta prekarioa jasotzen. Halaber, batera lan egiteko deia luzatu die TOPAk inguruko talde eta eragileei.

Asuncion Klinikako langileak maiatzaren 9, 17, 23 eta 29an elkarretaratzeak egingo dituzte lan-baldintzak hobeak eskatzeko.
Hamaika Telebista