Osasun publikoaren desegitearen aurka larunbateko manifestazioetara joatera deitu dute sindikatuek
Gizartea
Aiara de Urreta
2023, api. 20 - 10:04
Osasun publikoaren desegiaren aurka protestak egin dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat ospitaletan. Beharginek bizi dituzten lan baldintza eskasak salatu dituzte, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari berehalako irtenbideak eskatu dizkiote. Horrez gain, Bilbon, Donostian eta Gasteizen Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak larunbaterako antolatutako manifestazioetara joatera deitu dute sindikatuek.

















