Osasun publikoaren egoera salatzeko protestak nonahi
Gizartea
2022, urt. 21 - 08:01
Asteon eta aurrekoetan ere, mobilizazioa ugari egin dira osasun publikoaren egoera salatzeko. Igandean, urtarrilak 23, gainera, sindikatuek deituta, manifestazioak egingo dituzte Donostia, Bilbo eta Gazteizen. Eta hainbat eragile protestetara batzen ari dira, horien artean, Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua, Bizkaiko Medikuen Elkargoa eta Satorralaia.