Osasun sistema publiko eta duin baten aldeko manifestazioa egingo dute Laudion
Gizartea
Laudioko herritarrek osasun sistema publiko eta duin baten alde manifestatuko dira ostiral arratsaldean. Pasa den astean herriko Osasun Etxearen Etengabeko Arreta Gunearen atarian hildako gizonaren kasua salatzeko mobilizazioa izango da, hildakoaren lankideek deitutakoa. Izan ere, 42 urteko gizonak, bihotzeko batek jota ailegatu zen osasun etxera, baina gunean medikurik ez zegoen. Bertan zeuden bi erizainek gizona artatu zuten, baino ezin izan zuten honen heriotza ekidin.
Heriotza hau salatzeko eta osasun sistema duin baten aldeko manifestazioa Laudioko Herriko Plazatik abiatuko da arratsaldeko seiak eta erdietan. Hau ez da izango osasun sistemaren hobekuntza aldarrikatuko duen mobilizazio bakarra. Izan ere, Osasun Publikoa Aurrera plataformak elkarretaratze bat deitu du Gasteizen San Martingo Etengabeko Arreta Gunea berriz irekitzeko aldarrikapenarekin.