Skip to main content

Osasungintzaren profesionalen gabeziei aurre egiteko neurriak eskatu dituzte alderdiek

Gizartea

2024, eka. 12 - 12:06

EH Bilduk nabarmendu du udan bereziki nabaritzen den gabezia dela eta etorkizunerako profesionalak bermatzeko neurriak aldarrikatu ditu. Ministroari ardurak ez hartu izana leporatu dio eta ez-ohiko neurriak hartzea aldarrikatu du EAJk. Giza baliabideen kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren ardura direla gogorarazi du Osasun ministroak. Azken urteetan profesionalen kopurua %35 igo dela ere baieztatu du, baita osasungintzako ikasleen kopurua inoiz baino handiagoa dela ere.

Hamaika Telebista