Ostalari askok itxita segitzen dute Jaurlaritzak neurri zorrotzagoak hartuko dituelakoan
Gizartea
2021, ots. 10 - 13:02
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ostiralean batzartuko da LABI mahai politikoa. Ostalarien helegitea onartu zuen atzo EAEko Auzitegi Nagusiak, baina asko dira itxita segitzen dutenak ostiralean Jaurlaritzak neurri zorrotzagoak hartuko dituelakoan. Ostalaritzari lotutako neurriak bakarrik ez, Ibon Etxeberria LABI batzordeko goi karguaren kaleratzea ere hizpide dugu egunotan.