Ostalariek larunbatetik aurrera ateak irekiko dituzte, bost astez itxita egon ostean
Gizartea
Udane Arbeo
2020, abe. 10 - 13:12
Atzo arratsaldean bildu zen LABIren Aholku Batzordea eta orain arte indarrean zeuden neurriak malgutzea erabaki du Gabonen atarian. Larunbatetik aurrera udalerri batetik bestera mugitzeko aukera izango da, baina beti ere lurraldetik atera gabe. Ostalaritzari dagokionez, taberna eta jatetxeek ateak zabaldu ahalko dituzte larunbatetik aurrera, bost astez itxita egon ostean. Baina ez dute guztiek irekitzeko aukera izango, udalerriko intzidentzia 100.000 biztanleko 500 kasutik behera egotea izango da baldintza.