Skip to main content

Pasaiako sarraskiari lotutako bigarren identifikazio saioa egingo dute bihar

Gizartea

2023, Maiatza 17 - 06:05

Martxoaren 28ko identifikazio-saiora agertu ez ziren hiru poliziak Donostiako auzitegietara deituta daude ostegun honetan. Azken identifikazio-saiora hiru polizia agertu ziren, baina sarraskitik bizirik atera zen bakarrak, Joseba Merinok, ezin izan zuen inor identifikatu.

Pasaia Argitu taldeak elkarretaratzea deitu du Donostiako Justizia Auzitegiaren aurrean, 10.00etan, ‘Pasaiako sarraskia ikertu eta argitu!’ lelopean. 1984ko martxoaren 22an espainiar poliziak lau lagun hil zituen Pasaiako Badian. 113 tiro jaso zituzten Polizia operazio horretan.

Hamaika Telebista