Skip to main content

Otsailaren 14an Gogora Institutuarekin lankidetza-hitzarmena sinatuko du Martxoak 3 Elkarteak

Gizartea

Otsailaren 14an Gogora Institutuarekin lankidetza-harremana sinatuko duela iragarri du Martxoak 3 Elkarteak. Hitzarmen honen bitartez sarraskiari buruzko ikerketa lanak burutu ahal izango dira. Izan ere, Martxoak 3 Elkarteak lan horietarako hautatu dituen ikertzaileentzako lan baldintza duinak bermatu ahal izango dira dira hitzarmenarekin. San Frantzisko elizan eratuko den Memoriala erakusketa bat baino memoria demokratikoari buruzko ikerketa zentroa izatea da, hain zuzen, elkartearen asmoa.