Skip to main content

Garraio publikoan maskara janzteko derrigortasuna bertan behera geratuko da Hego Euskal Herrian otsailaren 8an

Gizartea

2023, urt. 27 - 05:01

Garraio publikoan maskara janzteko derrigortasuna bertan behera geratuko da otsailaren 8an. Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du maskararen erabilera garraio publikoan bertan behera utziko duen agindua, eta hurrengo egunean sartuko da indarrean. Maskara janztea derrigorrezkoa izango da aurrerantzean ere osasun zentroetan, erietxeetan eta zentro soziosanitarioetan. Carolina Darias Osasun ministroak adierazi du egoera epidemiologikoa «oso egonkorra» delako hartu dela maskara garraio publikoan kentzeko erabakia.

Hamaika Telebista