Skip to main content

Otsoen eta abeltzainen arteko elkarbizitza bermatuko du Jaurlaritzak

Gizartea

2024, ira. 19 - 18:09
Eusko Jaurlaritzako Jasangarritasun Sailak otsoa kudeatzeko planaren proiektua onartu du. Alde batetik, otsoaren erasoengandik babesteko laguntza profesionala eskainiko diete abeltzainei. Bestetik, otsoaren isilpeko ehiza jazarriko du. 2020an otsoa “interes bereziko espeziea” izendatu zuten Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. Planaren helburua espezie honen gaineko “mehatxua ezabatzea” eta bere “biziraupena ziurtatzea” da. Otsoaren populazioa berreskuratu nahi dute haren habitatak babestuz.

Isilpeko ehiza ekiditzeko eta hari jazartzeko protokolo bat sortuko dute. Gainera, animalia legez kanpo hiltzeko edozein prozedura detektatzeko eta prebenitzeko eskumena izango dute basozainek. Basa faunaren eta abeltzaintzaren kudeaketaz arduratzen diren organoak jardunbide egokien eskuliburu bat egingo dute. Planaren iraupena mugagabea izango da eta sei urtean behin berrikusiko dute.