Skip to main content

Otxandio bonbardatu zutela 90 urte bete dira

Gizartea

Xabi Ealo Diaz

2026, uzt. 22 - 12:07

Gaur bezalako egun batez duela laurogeita hamar urte ere asteazkena zen. Otxandioarrek santamañako jaiak ospatzen ari zirela, Logroñoko Recajoko base militarretik bi hegazkin aireratu eta Otxandioko Andikona plaza bonbardatu, metrailatu eta 61 hildako eta hainbat zauritu utzi zituzten faxistek, gehienak umeak eta gazteak.

Frankisten altxamendu militarraren laugarren egunean egin zuten sarraskia, tropa frankistek zibilen aurka egindako lehen erasoa izan zen, gerora etorriko ziren Durango eta Gernikaren aurkakoak.

Angel Salas Larrazabal urduñarra izan zen hegazkinetako gidarietako bat, gerora espainiar estuak saritu egin zuen, domina, ohorezko igoera eta estelako aitortza ofizialekin. Bada, hain zuzen, EH Bilduk Espainiako Senatuan bi erregistratu ditu, aitortza horien irismena ezagutzeko eta horiek kentzea galdatzeko.

Laurogeita hamar urteren ostean etorri da eskari hori, izan ere, koalizio subiranistaren ustez, ez da bateragarria bonbardaketaren biktimak omentzea eta era berean, Espainiako Estatuak erasoaren arduradun nagusietako bati emandako ohoreei eustea.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista