Skip to main content

Zuriñe Rodriguez, Gernika-Palestina herri ekimen: “Ozen esan dugu Israelek palestinarren aurkako genozidioa eten behar duela”

Gizartea

Olatz Zendagortagalartza

2023, urr. 23 - 15:10

Zuriñe Rodriguez Gernika-Palestina herri ekimeneko kidearekin eta larunbateko manifestazioaren deitzaileetako batekin hitz egin dugu. Rodriguezek nabarmendu du manifestazioa “oso jendetsua” izan zela, mezu politikoz betea: “Donostiako kaleetan ikusi genituen amorrua, mina, tristura, inpotentzia eta baita borrokatzeko grina ere”.

Rodriguezek azpimarratu du Euskal Herriko jendarteak “oso ondo ulertu” duela plataformaren mezua: “Urgentziazko egoeran, urgentziazko mobilizazio baten beharra ikusi genuen. Ez da erraza izan aniztasun hori kudeatzea, baina egin behar zen”. Hori horrela, Rodriguezen esanetan, aldarrikapen nagusiena izan zen Israelek “palestinarren aurkako genozidioa eten behar duela, bakea behar duela Palestinako herriak, eta Palestinaren errealitate errespetatu behar dela. Askotariko mezuak izan ziren manifestazioan, eta guztiek zuten kabida bertan”.

Rodriguezek salatu du egoera latzagoa dela egunak pasa ahala, eta “kezkaz” begiratzen diotela Gazako egoerari: “Deseskalada beharrezkoa da, eta bakea Palestinarentzat”.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista