Skip to main content

"Ez dira giza eskubideak existitzen, ez Europar Batasuna, ezta ezertxo ere ez", Pablo Gonzalezen hitzak

Gizartea

2024, ots. 29 - 08:02

Bi urte bete dira frogarik gabe Pablo Gonzalez Polonian atxilotu eta preso sartu zutela. Hari eta haren senideei babesa adierazi diote Gernikan manifestazio jendetsu batekin. Oihana Goiriena Pabloren bikotekideak hartu du hitza eta Pablok abenduaren 11n bidalitako gutun bat irakurri du.