Skip to main content

Pablo Gonzalezek emaztearen eta seme zaharrenaren bisita jaso du

Gizartea

2023, eka. 19 - 12:06
Isolamenduan emandako denborak eragindako kaltea animoetan nabaria dela azpimarratu du familiak. Dagoeneko 16 hilabete daramatza Polonian preso. Salatu dute oraindik ez dutela haren aurkako karguen berririk, ezta epaiketarako datarik ere. Espero dute beste zazpi hilabetez itxaron behar ez izatea Pablo berriro ikusteko.
Hamaika Telebista