Skip to main content

Pablo Gonzalezen askatasuna galdegin dute sindikatu gehienek

Gizartea

2022, ira. 07 - 18:09
Otsailaren 28an atxilotu zuten Pablo Gonzalez kazetaria, Polonian, eta preso dute ordutik. Kargurik gabe aske utz dezaten lortzeko ahalegin guztiak egiteko eskatu diete sindikatuek Espainiako Gobernuari eta Europar Batasunari. Besteak beste, ELAk, LABek, Steilasek, ESK-k, CCOOk, UGTk, CNTk eta Espainiako eta Herrialde Katalanetako beste hainbat sindikatuk sinatu dute agiria.
Abuztuan erabaki zuten espetxealdia hiru hilabetez luzatzea, eta Apelazio Auzitegiak baztertu egin du erabaki horren aurkako demanda. Idazkia sinatu duten sindikatuek salatu dute gaur egun “inkomunikatuta” dagoela praktikan: atxilotu zutenetik, familiaren bost gutun baino ez ditu jaso. Prentsa askatasunaren eta demokraziaren aurkako erasoa dela gaitzetsi dute, halaber.
Hamaika Telebista