PAI programak D ereduan duen eragina kritikatu dute euskaltzaleek
Gizartea
2025, ots. 27 - 15:02
Nafarroako Gobernuak 2011-12 ikasturtean jarri zuen martxan Atzerriko Hizkuntzetan —ingelesa, zehazki— Ikasteko Programa, gaztelerazko PAI siglengatik ezagunagoa dena. Eskuineko alderdiek programa D eredua kaltetzeko erabiltzen dutela irmo salatu dute sindikatuek eta irakasleek. Orain, PAIren arau berriarekin, D ereduko hainbat ikastetxek ingeleseko saioak areagotu behar dituzte.