Skip to main content

“Ibaitik itsasora, Palestina aurrera”, milaka manifestarik martxa bat egin dute Ordiziatik Beasainera

Gizartea

2024, urt. 29 - 08:01

Palestinar erresistentziari babesa adierazi, genozidioa salatu eta mendebaldeko gobernuek eta enpresek sionismoarekin duten konplizitatea salatu dute milaka lagunek asteburuan. Euskal Herriko CAF enpresak palestinar lurren okupazioan eta kolonizazioan duen erantzukizuna salatu dute Ordizatik Beasainera egindako martxan eta CAFen zuzendaritzari exijitu diote Jerusalemgo tren arinaren proiektua bertan behera uzteko. Izan ere, Palestinan eraikitzen ari den tranbiaren bitartez, palestinarren jabetzak konfiskatzen, Jerusalemgo auzoetatik palestinarrak kanporatzen eta kolonoen hedapena errazten ari dira. CAFekin batera, beste euskal enpresa batzuek ere erantzukizun zuzena dutela salatu dute, esaterako, M Torres, Sener, ITP Aero edo Sapa armagintza enpresek.

Hamaika Telebista