Palestinaren aldeko mobilizazioak Euskal Herriko unibertsitate eta lantokietan
Gizartea
2023, aza. 07 - 14:11
Gernika-Palestina deialdi herritarrak deituak... Euskal Herriko unibertsitateetako komunitateek Palestinaren aldeko elkarretaratzeak burutu dituzte. EHU, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Mondragon unibertsitatearen egoitza ezberdinetan kontzentrazioak egin dira, Israelek Gazan egiten ari duen sarraskia gelditzea aldarrikatzeko. Gasteizen egindako elkarretaratzean Ertzaintzak hainbat pertsona identifikatu ditu, manifestazioa jakinarazi ez dela argudiatuz. Unibertsitateekin batera, Euskal Herri osoko lantokietan ere Palestinarekin elkartasun keinuak egon dira. Gernika-Palestina-k deituta, udaletxeen sarreretan elkarretaratzeak ere burutuko dira. Osotara, Euskal Herriko 107 udalerri inguru batu dira ekimenera.