Panamako Fiskaltzak euskal gaztearen heriotza baieztatu du
Gizartea
2024, abu. 01 - 09:08
Uztailaren 26an Carenero uhartean aurkitutako gorpua Erandioko 30 urteko emakumezko bati dagokio. Horrela baieztatu zuen Panamako Fiskaltzak astearte honetan. Duela astebete desagertu zen Colon uhartean, Bocas del Toro probintzian.
Nekropsiak islatu duenez, Erandioko gaztea buruko traumatismo baten ondorioz hil zen. Agintariek biktimaren amaren laguntzarekin lortu dute gorpua identifikaztea, harekin zientifikoki alderatu baitute DNA.
Ministerio Publikoak arduradunak aurkitzeko izapideak hasi ditu. Biktimaren zenbait gauza aurkitu dituzte, baita “balizko egileen zantzuak” ere.