Papilomaren aurkako txertoa 12 eta 25 urte arteko gazte guztiei eskainiko zaie
Gizartea
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak giza papilomaren aurkako txertaketa zabalduko du 2024-2025 ikasturtean sexu-bidezko gaixotasunen transmisioari aurre egiteko, eta 12 eta 25 urte arteko gazte guztiei eskainiko die. Gainera, Jaurlaritzak baieztatu duenez, protokoloa aldatu egingo da, eta bi dosi eman beharrean, bakarra emango da.
2013an jaiotako haurren kasuan, hau da, Lehen Hezkuntzako 6. maila egiten ari diren ikasleentzat, eskola-eremuan egingo da txertaketa. Era berean, 25 urtera arte erakartzeko ezohiko kanpaina bat egingo da eskola-eremuan eta osasun-zentroetan.
Horrez gain, txertatzeko aukera ere emango zaie arrisku-egoeran dauden pertsonei, hala nola “gizonekin arrisku-harreman sexualak dituzten gizonei”, prostituzioarekin lotutako praktikak izan dituztenei 45 urtera arte eta zerbixeko lesio-maila handiagatik edozein tratamendu jaso duten emakumeei, besteak beste.