Parisek beste sei hilabetez mugetako kontrolak berrezartzeko asmoa baieztatu du
Gizartea
2024, urr. 28 - 18:10
Sei herrialderekin partekatzean dituen mugetan kontrol iraunkorrak berrezartzeko erabakia hartu du frantziar Estatuak. Azaroaren 1etik 2025eko apirilaren 30era arte luzatuko da. 2015etik berretsi du bere mugen gaineko kontrola hartzeko erabakia arrazoi ezberdinak emanez. Erabakia sei hilabetero berrikusten du Europar Batsunak.
Azken aldian, Olinpiar Jokoek azaleraturiko segurtasun erronka aipatu zuen Parisek kontrol horiek luzatzeko. Pandemia, islamiar terrorismoa edota migrazioaren “trafiko ilegala” ere gaineratu ditu Schengengo Tratatua erabili ahal izateko. Schengengo Hitzarmenak estatuko kide batek bere barne mugetako kontrola berreskuratzea ahalbidetzen du. Euskal Herriko barne zirkulazioa bete-betean jotzen duen erabakia da.