Parlamentariek 'erreakzio mingotsak' izan dituzte Esako urtegia handitzeko irizpenaren aurrean
Gizartea
2022, ira. 27 - 10:09
Iragan astean, 17 hilabeteren ostean, publiko egin zen Esako urtegia handitzeko planaren inguruan Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoak egindako irizpena. Zenbait alderdik gardentasun falta salatu dute eta EH Bilduk Javier Remirez lehendakariordeak agerraldia egitea eskatu du, Esako urtegiari buruzko txostenaren berri lehenago zergatik eman ez den azal dezan.