Patinete elektrikoak garraio publikoan, gero eta hedatuago dagen debekua
Gizartea
Mikel Lopez de Ciordia
2024, urt. 31 - 10:01
Patinete elektrikoak garraio publikoan sartzeko debekua gero eta zabalagoa izaten ari da. Urtarrila hasieran MetroBilbao eta Euskotrenek debekua ezarri zuten, eta oraingoan, Bizkaibus, Bilbobus, La Union eta Alavabus izan dira ibilgailu hauen presentziaren kontrako neurriak hartu dituztenak. La Union enpresak Bilbo eta Gasteiz bitarteko linean ezarriko du patinete eta monoziklo elektrikoekin igotzeko debekua, otsailaren 1etik aurrera. Bizkaibus eta Bilbobusen ere, neurria otsailaren 1ean sartuko da indarrean. Arabako Foru Aldundiak kudeatutako Alavabus eta Eskualdeko Garraioetako lineetan astelehenean, otsailaren 5ean, hasiko da debekua.

















