Peio Jorajuria, Seaska: “Irailetik isiltasun hutsa dugu, gaiari ez dute erantzun nahi”
Gizartea
2023, urt. 31 - 14:01
Frantziako Hezkuntza Ministerioko ordezkariak Ipar Euskal Herriko hautetsiez “trufatu” zirela uste du Seaskak. Irailaren 14an egin zuten bilkura Parisen Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariek eta Ipar Euskal Herriko parlamentariek, besteak beste, azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko.Pozik atera zien hautetsiak, jaso zuten harreragatik eta epe laburrean erantzun bat izango zutela esan zietelako. Ordea ez da horrela gertatu, eta aferan sakontzeko dugu Peio Jorajuria ikastolen lehendakaria elkarrizketatu dugu.