Peio Oria, Aemet: “Muturreko fenomenoak gertatzea klima aldaketaren ezaugarri nabarmena da”
Gizartea
2023, api. 21 - 04:04
Europak bere historiako bigarren urterik beroena bizi izan zuen 2022an, eta uda inoizko beroena izan zen. Datu hori plazaratu du, beste askoren artean, Copernicus Europako Klima Behaketa zerbitzuak argitaratu berri duen txostenean. Horrez gain, Euskalmeteko eta Aemeteko adituen arabera, oro har, Hego Euskal Herriko egoera normaltasunaren barruan dago. Hala ere, Araban pairatzen ari den euri falta eta Nafarroan Ebro ibaiaren ardatzean ur eskasiagatik dagoen alerta nabarmendu dituzte. Gaiaren inguruan hitz egiteko Peio Oria Aemeteko kidearekin izan dugu elkarrizketa.