Pentsiodunek bat egin dute martxoaren 8ko mobilizazioekin
Gizartea
Ane Garitaonandia
2023, mar. 08 - 04:03
Euskal Herrian mila eurotik beherako pentsioak dituzten emakumeak 200.000 baino gehiago direla nabarmendu dute, eta milaka eta milaka direla 700 eurora iristen ez direnak. Zainketa lanak partekatuak izan behar direla ere esan dute, eta horretarako sistema bat aldarrikatu.
Diotenez, zaintza beharrak aldatzen ari diren eta gero eta arreta handiagoa behar duten adin tartean daude, eta zaindu duten moduan “zainduak izan nahi” dutela adierazi dute. Lan feminizatuen “gutxiespenarekin” amaitu behar dela ere aldarrikatu dute.