Pirinio Atlantikoetako departamentuak Larrungo trena berrituko du 30 milioiko aurrekontuarekin
Gizartea
2022, api. 28 - 13:04
Lapurdin kokatzen den eta horren famatua den Larrungo trenaren denboraldia apirila erdialdean hasi zen berriro ere. 350.000 lagun inguru erakartzen ditu urtero. Turismo hain handiak gero eta gatazka gehiago sortzen ditu mendigunean. Bada, hain justu, Pirinio Atlantikoetako departamentuak 30 milioi euroko aurrekontuarekin Larrungo gailurreraino doan tren txikia berrituko du, ekipamendua zaintzeko helburuarekin. Lanak 2022ko irailean hasiko dituzte, uda ostean. Dena den, turismoaz gain, badira beste hainbat mehatxu iturri, txakurrak aske paseatzen dituzten bertakoak esaterako.