Skip to main content

Espainiako Poliziak bikote bat atxilotu du Portugaleten emakume etorkinak lanean esplotatzeagatik

Gizartea

2024, urr. 23 - 10:10

Espainiako Poliziak bikote bat atxilotu du Portugaleten langile etorkinak esplotatzeagatik. Bizkaiko futbol talde profesional batean lan egingo zutela promes eginda, Venezuelatik ekartzen zituzten emakumeak, baina gero bi tabernatan lanean jartzen zituzten, esplotatuta. Biktimak polizia etxera jo zuten salatzeko lan kontraturik gabe zeudela eta ez zietela ordaindu azken hilabeteetan.

Urriaren 10ean, Getxon, hiru lagun atxilotu zituzten lan esplotazioagatik eta sexu abusuengatik.

Hamaika Telebista