Skip to main content

Polloe hilerriko Mausoleo frankista esanahiz berritu nahi dute, bertako gudari eta milizianoen oroimena duintzeko

Gizartea

2022, ira. 14 - 09:09

Eusko Jaurlaritzak, Donostiako Udalak eta Aranzadi Elkarteak adierazi dute Polloe hilerriko mausoleo frankistaren esanahia berritzea dutela helburua. Donostiako Polloe hilerriko Mausoleoan 36ko Gerraren ondorioz hobiratuta dauden errepublikanoak omendu dituzte, eta, bertan ehortzitako gudarien eta milizianoen oroimena duintzeko jarduerak antolatuko dituztela jakinarazi dute.

Eusko Jaurlaritzak, Gogora Institutuaren bitartez, eta Donostiako Udalak, hilobi horretan lurperatuta dauden 17 gudari eta milizianoen izenak jasotzen dituen plaka bat jartzea erabaki dute. Donostiako Udalak adierazi duenez, Donostiak memoria-espazioak berreskuratu nahi ditu hirian, eta ildo horretan zentzu osoa hartzen du Polloeko mausoleoa esanahiz berritzeko ekimenak.

Hamaika Telebista