Skip to main content

Polloeko mausoleo frankistaren gurutzea kentzeko proposamena atzera bota du Legebiltzarrak

Gizartea

2023, aza. 21 - 08:11
Gurutzea kentzea eskatu du koalizio moreak, “kolpistak goratzen dituen ikur bat delako”. Azpimarratu dute "lana ez dela bukatuta egongo gurutze hori desagertzen ez den bitartean". Elkarrekin Podemosek Legebiltzarrean aurkeztutako eskaerak EH Bilduren babesa baino ez du izan.
EH Bilduk gogorarazi du Sanchezen Gobernuak uko egin ziola aurreko legealdian Erorien Haraneko gurutzea eraisteari arrazoi juridikoengatik.

EAJk, PSEk eta PPk defendatu dute gurutzea ez dela diktaduraren elementu bat, erlijiosoa baizik.
Hamaika Telebista