Pradalesek euskal diasporaren "ezinbesteko ekarpena" azpimarratu du
Gizartea
2024, ira. 09 - 10:09
Euskal diasporaren eguna ospatu du Eusko Jaurlaritzak Oñatin. Duela 50 urte, Boisetik Oñatira joandako 90 ikasle eta irakasleak gogoratu dituzte. 15 herrialdetan 100 ekitaldi baino gehiago antolatu dira.
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Pradalesek euskal diasporaren "ezinbesteko ekarpena" azpimarratu du. Hala, une hartan abentura horri ekiteko erakutsi zuten “ausardia” nabarmendu du, “euskararen hazia egunero zabaltzea” ahalbidetzen duen bidea ireki baitzuten.
Gainera, "Euskadi herri migratzailea" izateaz gain, "harrera herria" izan behar dela ere esan du; “Euskadik asko duela jokoan” nazioarteko testuinguruan datozen urteetan.