Skip to main content

Preso bat hilda Basauriko espetxean

Gizartea

2024, uzt. 05 - 13:07
Preso bat hilik aurkitu dute bere ziegan Basauriko espetxean. Sahalketa elkarteak ostegunean eman zuen heriotzaren berri. Jaurlaritzako iturriek diotenez baliteke heriotzaren arrazoia suizidioa izatea. Gertatutakoa argitzeko ikerketa abian da jada. 2021ean espetxeen eskumena eskualdatu zenetik, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako kartzeletan hildako zazpigarren presoa da.
Hamaika Telebista