Skip to main content

Protesta egin dute SAE, ELA eta CCOO sindikatuek Parlamentuaren aurrean, “Osasunbidea denok gara” lemapean

Gizartea

2023, mar. 23 - 17:03

Osoko Bilkuran Osasunbideari buruzko Foru Lege Proposamena bozkatzen zen bitartean egin dute elkarretaratzea. Sindikatuek kritikatu dute LABek eta UGTk Nafarroako Gobernuarekin sinatutako ituna, eta mobilizazioei eusteko asmoa berretsi dute. Grebara deitu dute Osasunbidean, apirilaren 4rako.

Bitartean Nafarroako Parlamentuan Osasunbideko langileen erregimen berezia arautzen duten legea onartu dute. Aldeko 49 boto jaso ditu lege proposamenak. Langileen soldatei eta ordainsariei buruzko hobekuntzak jasotzen ditu legeak, nagusiki.

Hamaika Telebista