Skip to main content

PSOEk bultzatutako “Soilik baietz da baietz” legearen erreforma txostena onartu dute

Gizartea

2023, api. 18 - 17:04
PSOEren, PPren, EAJren, Ciudadanosen eta Juntsen aldeko botoekin. Aldiz, proposamenak Unidas Podemosen, ERCren eta EH Bilduren kontrako botoa jaso du. Hori horrela, erreforma ostegunean eztabaidatu eta bozkatuko dute osoko bilkuran.

Lege proposamen berriarekin, kondena murrizketak saihesteko asmoz, sexu erasoen zigor tarteak zabalduko eta igoko dituzte, erasoetan bortizkeria edota larderia dagoen kasuetan. Berdintasun Ministerioaren arabera, ordea, aldaketa horrek zentralitatea kentzen dio onespenari.
Hamaika Telebista