Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Robert Hirigoien euskaltzalea zendu da

Gizartea

2025, urt. 07 - 08:01

Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, 1944) larunbatean zendu zen, 80 urterekin. Herri Urratsen sortzaileetako bat izan zen Hirigoien. Jaia sortzeko ideia Marijo Iriarte emazteak eta hark izan zuten 1984an, Durangon, Ibilaldia jaialdian izan ondoren. Izena eta lekua ere haren ideiak izan ziren. Aurreikuspenak gainditu zituzten guztiz.
Kanboko ikastolaren sortzailetan ere izan zen zen Robert Hirigoien; Xalbador kolegioaren altxatze lanetan ere izan zen. Kultur arloan ere elkarte eta ekitaldi sustatzaile izan da . Hala nola, Uztaritzeko Lapurtarren Biltzarraren sortzailetan izan zen. Larresoron, Ote Lore elkartea sortu zuten duela berrogei urte, eta Hirigoien bertan izan zen, hasieratik. Berak proposatu zuen 'Ote Lore' izena.
Gaztetatik argi zuen herriaren eta hizkuntzaren aldeko borrokak loturik egon behar zirela.
Urtarrilaren 4an zendu zen, eta azken agurra 9an egingo diote, 10:00etan, Larresoroko elizan.

Hamaika Telebista