Skip to main content

Sahar Khodayari hil da

Gizartea

2019, ira. 12 - 18:09
Sahar Khodayari Iraneko emakume gaztea hil da, bere buruari su eman ostean. Teheraneko epaitegiak sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri nahi zion, gizonez jantzita futbol zelai batean sartzeagatik. Iraneko emakumeek debekatuta daukate, eta debeku hori mantenduko dutela iragarri dute. Sare sozialetan #BlueGirl mugimendua hasi da bertako emakumeen eskubideak defendatzeko.
Hamaika Telebista