Skip to main content

Sahararen aldeko protestak egin dituzte Espainiako Gobernuaren hiru ordezkaritzatan Sanchezen jarrera gaitzesteko

Gizartea

2022, mar. 23 - 08:03

Sahararen alde ehunka pertsona bildu dira Espainiako Gobernuak Bilbon, Donostian eta Gasteizen dituen ordezkaritzen aurrean. Espainiak Marokoren autonomia planari babesa eman izanak haserrea sortu du, horren erakusle, Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezen “traizioa” salatu dute, eta “Sanchez, entzun, Sahara ez dago salgai”, “Maroko hiltzaile, Espainia babesle” oihu artean. Hona hemen Donostiako irudiak.

Hamaika Telebista