Saioa Tapiz, LAB: “Nafarroako Gobernuaren erabakia jauzi bat da, baina bide luzea dago egiteko”
Gizartea
2023, ots. 22 - 13:02
Haur eskolen doakotasuna zabaldu du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak, eta Gimenok azaldu du 27.900 eurotik beherako errenta duten familiak matrikula ordaintzetik salbuetsita egongo direla.
Saioa Tapiz LAB sindikatuko kidearen esanetan, “jauzi” bat da doakotasunaren bidean, baina nabarmendu du “bide luzea” gelditzen dela erabateko doakotasuna lortu arte: “Hezkuntza Departamentuak konpromisoak hartu behar ditu 0-3 zikloan ere aukera berdintasuna bermatzeko, eta baldintzak jarri behar ditu ibilbide orri bat egiteko eta epe muga batean erabateko doakotasuna bermatzeko”.