Salaketarik jartzen ez duten indarkeria matxistaren biktimak ere babestea nahi du Subijanak
Gizartea
2024, abe. 04 - 18:12
Iñaki Subijana, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak, 2023 memoria judiziala aurkeztu du. Arreta berezia jarri du genero indarkeriarekin zerikusia duten auzietan. Eusko Legebiltzarrean, erakundeek biktima guztiak babesteko “ahalegina” egin behar dutela azaldu du. “Salaketa jartzen ez duten emakumeei ere babes neurriak ezarri behar zaizkie”, adierazi du Subijanak. Gehitu duenez, emakume asko “menpekotasun egoeran” daude eta salaketa ez jartzea erabakitzen dute. Hori dela eta, epaitegietatik laguntza sareak martxan jarriko dituztela iragarri du. Modu honetan biktima prozesuan bakarrik ez egotea eta salaketa jartzeko pausoa emateko laguntza eskainiko dute.