Salburuako tranbiaren probak hasi dira eta aurreikusten dute martxorako martxan izatea
Gizartea
Nerea Garcia
2023, urt. 10 - 10:01
Euskal Trenbide Sareak Salburuako tranbiaren obrak amaitutzat eman ditu eta lehenengo probak hasi dituzte. Tranbiak 2,6 kilometroko ibilbidea zeharkatuko du hurrengo bi hilabeteetan probak egiten. Proba horien helburua da ziurtatzea seinaleztapenak, geltokiak eta ibilbidea egokiak direla. Nerea Garcia.